MUSIKA

Gitarrarekin eta hari instrumentuekin

Bilboko Bertendona Institutuan, Topaketa Gitarrarekin eta Hari-instrumentuekin izenburuko jardunaldi musikalaren IX. edizioa egingo dute. Jardunaldia bihar hasiko da OU MAMA! taldearen kontzertuarekin.

“Getxoko talde honek (OU MAMA!) hainbat estilo jorratzen ditu: bluesa, roots-bluesa, countrya, folk amerikarra eta rock klasikoa. Ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioen errepertorio bat hartu, eta beren estilo berezira egokitzen dute, beti umore handiz”. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Zikloa, ondoko kontzertuekin osatuko da: larunbatean, Ana Crismanak (arpa) eta Concha Medinak (ahotsa) El arpa se hace flamenca aurkeztuko dute; 23an, Barakaldoko Robert Rodrigo gitarra-jotzaileak metal eta klasikoa uztartuko ditu; 24an, Julio Azcano argentinarrak Distancias aurkeztuko du formatu akustikoan; azkenik, 30ean, Livio Gianola italiarrak Solo a Poniente joko du zortzi hariko gitarrarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button