LITERATURA

Gezurren habia

Jabi Elortza idazleak Gezurren habia izeneko narrazioa aurkeztuko du gaur goizean, 11:30ean, online prentsaurrekoan, Elkar argitaletxeko editore Xabier Mendigurenekin batera.

Jabi Elortzak gaurko egunetan isla izan dezakeen gezurrez jositako istorio bat korapilatu du. Lanaren sinopsia honakoa duzue: Bilbon. Asteburu bateko goizaldean. Alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik.

Ordu horretan idazle eta editorearen hitzak entzun nahi badituzue, hona hemen helbidea: https://meet.jit.si/elkarargitaletxea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button