ARTEA

Geure bizimoduaren inguruan gogoetatuz

Piko Zulueta argazkilari arabarrak Basoratu erakusketa paratu du Gasteizeko ARTgia espazioan, abenduaren 15era bitartean.

Mundu honetan presaka bizi gara, arin edota oso arin, geldotasunari zirrikiturik eskaini barik, eta antsietatea, estresa eta nekeak gure trastornorik arruntenak dira. Bizitzea lasterketa bat da. Baian badugu botika bat: basoa. Naturarekin harremanetan egoteak abantaila dezente eskaintzen dizkio gure osasunari, eta horixe da Shinrin Yoku teknika. Hori eta argazkigintza nahastu ditu egileak, erakusketa honetan.

Ikusgai jarri dituen 20 argazki eta mosaiko erraldoi baten bidez, eguneroko erritmoa moteltzeari, gelditzeari eta bide batez  gure bizimoduari buruzko gogoeta egin nahi izan du. Izan ere, Basoratu “argazkigintza sorkuntza garaikidea eta Shinrin Yokua (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra)   bateratzen dituen proiektua da”.

Proiektu honen jatorria “basoan bizi izandako zentzumen-bizipenetan eta ondorioz izandako erantzun emozionaletan dago. Ildo honetan, Basoratu proiektuak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu eta aldi berean pentsamendu kritikoa eta gizakion ahalduntzea sustatzen ditu”.

Moteltasunaren eta honen edertasunaren aldeko alegatua burutzeko, egileak zelako teknika erabili duen kontatu du: “Garaiko argazki kamara batekin egin ditut argazkiak, oihal beltz bat behar duten horietakoa. Kamara handi eta pisutsuarekin  burutu nahi izan dut proiektua moteltasuna ederra dela aldarrikatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu