ESZENA

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Uztailaren 22tik 24ra bitartean, munduko dantzak bilduko dira beste behin Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren programazioan.

Aurtengo Nazioarteko Folklore Jaialdiaren egitarauan, musika, dantzak eta jantzi tradizionalak nahastuko dira Armeniako eta Sri Lankako folkloreaz.

Hala, gaur berton, Getxoko Muxikebarrin, Armeniatik datorren Bert izeneko dantza taldeak erakustaldia egingo du. Asteartean, uztailak 23, Getxoko Itxartu Dantza Taldearen txanda izango da. Eta azkenik, uztailaren 24an (asteazkena) Sri Lankako Sama Ballet taldeak bere dantza ikusgarriak erakutsiko ditu.

Antolatzaileek esanetan, “Hiru egunetan beste hainbeste kulturatara hurbilduko gaitu (jaialdiak) eta oraingo honetan, armeniar eta euskal dantza tradizionalez gozatzeko aukera izango dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu