ESZENA

Argentinako Las Damas konpainiaren lore azidoak, oholtzan

Carlos Gil Zamoraren Flores Acidas izenburuko antzezlana taularatuko du gaur Argentinako Las Damas taldeak, Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan, 20:00etatik aurrera.

La Fundicionen arabera, “Ángela, Blanca eta Sonia dira antzezpen honetako lore azidoak. Toni pertsonaia giltzarriaren eskutik, beren biografiak azalduko dizkigute, eta ikusiko dugu nola nahasten diren, badagoelako parekotasunik haien artean: bizitza bera; hau da, heriotza badela jakitea. Betetasunez agertzen zaizkigu, helduaro argiz, aroma sarkorrez, eta hitz egiten digute beren pozez, gozamenez, lorpenez, bai eta beren kalbarioaz, itxaropen apurtuez, ezezagunaren aurrean sentitzen duten ikaraz ere. Gizaki izatearen inguruko hausnarketa gazi-gozoa, emakume-ahotsean”.

1983an hasi ziren Las Damas taldeko kideak antzerkigintzan, haurrentzako antzerkian, hain justu. Baina 1999an, umeentzako obrak baztertu, eta helduentzat hasi ziren lanean. 2000 urtean taularatu zuten helduei zuzendutako lehen lana, Primero Las Damas, eta jasotako harrera onaren ondorioz, Las Damas izendatu zuten haien konpainia. Harrezkeroztik, hainbat obra aurkeztu dituzte: 2006an, Sagrada y salvaje; 2009an, Docente en medias; eta 2010ean, El Anzuelo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button