ARTEA

“Getxoartek” arte eta eszena sorkuntzarako sarien deialdia ireki du

Getxoartek praktika eszeniko eta plastiko garaikideen eremuetan sorkuntza artistikoa bultzatzeko helburuz, sarien deialdia ireki du. Ibilbide profesionalaren hasieran dauden artistei zuzenduta dago ekimena. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik.

Erakusketa programarako sarietan pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioak, zeramika, grabatua, eta abar sartuko dira, eta banakako nahiz taldeko proiektuetarako daude zabalik. Guztira, zortzi proposamen aukeratuko dira, eta horietako bakoitzak 700 euroko saria jasoko du. Gainera, aukeratutako proiektuak Getxoarte 2019 saria jasotzeko hautagai ere izango dira. Erakutsiko diren lanetako bati sari osagarri bat emango zaio: 2.000 euro eta artista Torrene Aretoan bere lanaren erakusketa bat egiteko aukera.

Programa Eszenikoaren sariei dagokienez, “metodologia esperimentalak edo forma mistoak esplora ditzaketen proiektu garaikide eszeniko-performatiboak izango dituzte xedetzat”. Dantza, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abarretan aurkezturiko bost proposamen hautatuko dira. Sari bakoitza 1.000 eurokoa izango da.

Deialdiaren oinarri guztiak helbide honetan ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu