ESZENA

“Erreleboa” antzezlana estreinatuko dute Donostian

Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak antzezturiko Erreleboa obra estreinatuko dute euskaraz, irailaren 6an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ernesto Caballerok idatzi eta Begoña Bilbaok zuzenduriko komedia, irailaren 9a bitarte ikusi ahalko da. Emanaldiak, 20:00etan,hasiko dira.

Komedia honek Algezirasen soldaduska egiten ari diren bi lagunen gorabeherak kontatzen ditu. Hala, 1985. urtean elkar ezagutzen ez duten bi euskaldunek soldaduskan egingo dute topo. Bata soldaduska amaitzekotan dago eta bestea berriz, soldaduska egiten hasi da.

Hala, Agustin eta Joxek gau osoa igaroko dute elkarrekin eta tarte horretan hainbat sentimendu partekatzeko aukera izango dute, hala nola, inozentzia, adiskidetasuna, inbidia eta leialtasuna, beti ere, tonu umoretsuan.

Finean, soldaduskako gau hotz bateko erreleboan gerta daitezkeen kontuen inguruko komedia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button