IKUS-ENTZUN

Emakumeak arte bisualak, San Telmo museoan

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako San Telmo museoak artearen eta emakumeen gaineko ikus-entzunezko emanaldiak eta solasaldiak ondu ditu: martxoak 4, 5, 11 eta 13an.

Hala, Julia Juaniz zuzendariak Mari Jose Recalde eta Dora Salazar artisten inguruko bi dokumental aurkeztuko ditu; bi artistek, gainera, emanaldiaren osteko solasaldian parte hartuko dute. Mahai-ingurua Mari Jose Aranzastik gidatuko du. Bada, gaur bertan, martxoak 4, El lenguaje de los objetos de Mari Jose Recalde (2012) proiektatuko da, eta bihar, martxoak 5, El vuelo de Dora Salazar (2011).

Datorren astean, eta ziklo horren baitan, beste bi film luze izango dira iksugai: martxoaren 11n, Martin Provost zinegilearen Séraphine (2008) eta 13an, Fernando Trueba zuzendari espainiarrak zuzendutako El artista y la modelo (2013).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button