MUSIKA

“Gernikako Lekuek” jaialdiaren bigarren asteburua, sutan

Gernikako Lekuek jaialdiaren bigarren asteburua musika interesgarriz lepo dator. Gaur bertan hauexek joko dute: Balerdi Balerdi, Glaukoma, Mice, Tazuri Tazuniri eta Nudozurdo, besteak beste. Etzirako ere sekulako egitaraua ondu dute gernikarrek, tartean, Audience taldeko Gaiza & Ruben, Niño de Elche, Kokein, Rukula, eta El inquilino Comunista.

Niño de Elchek, gainera, oraintsu plazaratu duen Antología del Cante Flamenco Heterodoxo (Sony) diskoa aurkeztuko du, ordubete inguru irauten duen CD bikoitza eta LP hirukoitza. Disko horren helburua da flamenkoaren tradizioaren eta abangoardiaren arteko lehia gainditzea. Lan hori Pedro G. Romero ideologo artistikoaren eta Raül Fernández Refree soinu esperimentatzailearen laguntzaz egin du. 27 kantu biltzen ditu, eta artista luze baten arrastoak biltzen ditu: Juan de la Cruz, Machado, Juli Vallmitjana, Val del Omar, Giménez Caballero, Federico Chueca, Manolo Caracol, Mikel Laboa, Pepe Marchena, Luigi Nono, Shostakóvich, Tim Buckley, Falla edo Lola Flores. Diskoa artxibo-prozesu baten ondorioa da, eta enkargu baten emaitza ere bada.

Niño de Elche jatorriz flamenko kantaria bada ere, bere jarduna bestelako joera garaikideetara zabaldu da. Hala, kantaria baino performer-a dela esan daiteke, abesteaz gainera, esperimentazioaren eta performancearen esparruan ere aritzen baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button