IKUS-ENTZUN

Tommy Lee Jones-ek filmatutako “The Homesman”, Kresala zineklubean

Tommy Lee Jones aktore eta zinegileak zuzendutako The Homesman (2014) filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera. EHU/UPVko irakasle Iñaki Gonzalez Gurpeguik aurkeztuko du emanaldia.

Zuzendariak berak eta Hilary Swank  aktore ezagunak antzeztua, western generoko lana da The Homesman. Azken boladan filmatu den western onenetarikoa dela esan du kritikak, askea, bitxia eta feminista, Mendebalde Urruneko emakume gogorren inguruan ardazten den lana baita. Gaia umorez, baina era berean seriotasun osoz erakusten du zuzendariak. Filmean bidaia, hondamena eta aktoreen arteko borroka bikaina biltzen dira.

Filmak hauxe kontatzen du, Kresala zineklubaren arabera: “Nebraska, 1855. urtea. Mary Bee Cuddy, Ekialdeko urruneko herrixka batean bizi dena, Elizak hautatu du arrazoia galdu duten hiru emakume mundu zibilizatura bueltan ekartzeko. Horretarako, Briggs-en urkatik salbatu berri duen gaizkile baten laguntza izango du. Elkar jartzen dira abian basamortuan zehar, Nebraskatik Iowa-ra bidean, mota guztietako arriskuei aurre egin beharko dien bidai batetan”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button