IKUS-ENTZUN

Huhezineman sariak banatu dituzte

Huhezinema arrakastatsuak egur esan du sari banketarekin. Bertatik sari banketaren kronika bidali digute. Hona hemen.
Jende ugari hurbildu zen Huhezinema jaialdiaren bigarren ekitaldira. Arratsaldeko 18:00etan Ainhoa Vitoria eta Xabier Unanue, ekitaldiko aurkezleak, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko eszenatokira irten ziren. Ikusleei agurra egin eta berehala 10 finalisten lanak aurkeztu zituzten eta horren ostean lan finalistak ikusteko aukera izan zen.

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxera hurbildu diren ikusleak oso pozik agertu ziren ikusitako lanekin eta lan onenari botoa emateko aukera izan zuten.
Ikasleen sariekin jarraituta, maiatzaren 11ko ekitaldietara hurbildu ziren ikusleak lan onenari botoa emateko aukera izan zuten, eta irabazleak honakoan izan dira:
– IKO 3. mailako Dokumental saritua: Horma hutsen berridazketa (Egileak: Ane Vitoria, Irati Santa Kruz, Izaskun Zalakain eta Elixabet Zaldua).
– IKO 4. mailako Fikziozko lan saritua: Eta Amama! (Egileak: Itziar Irizar, Maddalen San Miguel, Ion Eskudero, Olaia Juaristi, Iker Ugalde eta Alexander Silva).

Aurten ere epaimahai ofizialak ikasleen lanen artean, lanik onena aukeratu du: La Puissance Du Temps (Egileak: Irati Aguirre, Eneko Botana, Karlota Castrillo, Oihana Eroa, Julen Rodriguez eta Nerea Sanchez).
Sail ofizialeko 10 finalisten lanen artean hiru sari banatu dira:
Ikusleak aukeratutako lana: El Metodo Julio ( Zuzendaria: Jon Garaño); Euskarazko lanik onena, Goiena saria: Hemen Nago (Zuzendaria: Maialen Sarasua); 10 finalisten artean lan onena: Artalde (Zuzendaria: Asier Altuna) eta aipamen berezia: Los 4 McNifikos (Tucker Dávila Wood)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button