BERTSOTAN

Lezo, Soraluze, Alegia eta Mutrikun bertsotan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren barruan, zortzi saio jokatuko dira lau herritan asteburu honetan, larunbat eta igandean. Larunbatean Alegian eta Mutrikun izango dira saioak, eta igandean Lezon eta Soraluzen. Goiz eta arratsaldeko saioak izango dira herri hauetan jokatuko direnak.

Beste aldetik, Udaberriko bertso saioak programaren XXVII. edizioak Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista biltzen ari da maiatzeko hiru larunbatetan. Biharko hitzorduan, duela denbora gutxi ospatu den Bizkaiko Txapelketako finalistak izango dira aurrez aurre. Arkaitz Estiballes txapeldunak errebantxa eskaini ahal izango die Etxahun Lekueri, Onintza Enbeitari eta Beñat Ugartetxeari.

Azken saioa maiatzaren 28an burutuko da, eta aurreko guztiak bezala, eguerdiko 13:00etatik aurrera izango da, Karmelo plazan. Oraingo honetan, Euskal Herriko txapelketa nagusiko finalean parte hartu zuten beste lau bertsolari izango dira oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button