BERTSOTAN

Gazteak bertsotan Markina-Xemeinen

Markina-Xemeinen Bizkaiko eskolarteko finalak, eta taldekako finala jokatu ziren larunbatean. Goizean goiz hasi zen jaia idatzizko sariketa egiteko, eta ostean, 11:30ean bat-bateko finala izan zen; eguerdian bazkaria, eta arratsaldean, 17:00etan, taldekako finala.

14 eta 18 urte bitarteko 40 gaztek parte hartu dute aurtengo eskolarteko bat-bateko sariketan. Eskolarteko bat-bateko finala Berrizko Bertso Eskolako Iruri Altzerrekak irabazi zuen, buruz burukoa Beñat Bilbao Gernikarrarekin jokatu ostean. Bertsolari biak, Iruri eta Beñat, datorren zapatuan, ekainaren 10ean, Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera joango dira.

Beste aldetik, Bizkaiko taldekako lehiaketan 30 taldek hartu dute parte eta 200 lagunetik gora ibili dira azken hilabetetan bertsotan. Taldekako final horretako finalistak Iurretako Bertso Taldie (Iurreta), Koipelustre´s (Abadiño) eta Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein) izan ziren. Guztietarik onena (epaileen iritzia, eta publikoaren iritzia kontutan hartuta) Akerbeltzen antxumak izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button