ARTEA

“Gazte Klik Klak” lehiaketako lanak ikusgai, Gasteizeko Zas espazioan

Argazki eta bideo digitalaren Gazte Klik Klak 2019 lehiaketan saritutako argazkiz osatutako erakusketa zabaldu da Gasteizko Zas kultur espazioan eta datorren urtarrilaren 11ra arte bisitatu ahalko da.

Bertan ikusgai egongo dira, Nuria Perez-Carcamo, Itzal Zubillaga eta Elisa Talbi El Ayachi sarituen lanak, eta baita, ekimenak aurten aukeratutakoen lanak ere: Irati Cernadas, Jorge Pinedo, Silvia Sanz eta Yadira Romanen lanak, hain zuzen.

Gazte Klik Klak 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa da, sormena bultzatzea helburu duena.Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Gazte Klik-Klak programak hamaika urte bete ditu edizio honekin eta denbora honetan, “argazkigintzaren eta bideo-sorkuntzaren mundu zailean izen bat hartzea lortu duten gazteak igaro izan dira”, argitu dute pozik antolatzaileek.

Hala, aurtengo edizioan, zurrumurruak, estereotipoak, tolerantzia edota aniztasuna aintzat hartuta, Nola bizi du bere hiriko kultur eta gizarte aniztasuna gazteri gasteiztarrak? galdera izan dute lanak burutzeko ardatz.

Era horretan, Gasteizko gazteek hiriko aniztasun soziala eta kulturala nola bizi duten ezagutzeaz gain, hainbat errealitate sozialen inguruan zer nolako lotura eta ezagutza duten ere islatu ahal izan da, esaterako, inklusio sozialaren, estereotipoen edota  tolerantziaren  inguruko zurrumurru faltsuak agertzen diren eguneroko egoerak.

Aurtengo edizioan Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean aritu da Zas Kultur artista gasteiztarren kolektiboa, bai komisario lanetan, bai ekoizpen artistiko lanetan.

Erakusketaren ordutegiak eta xehetasun guztiak ezagutzeko, honatx.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu