LITERATURA

Mariasun Landaren omenez

Etxepare Euskal Institutuak Excellence in Basque Studies izeneko ikastaroa antolatu du azken bost urteetan, EHUren Uda Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroa uztailaren 8, 9 eta 10ean izango da Donostiako Miramar jauregian, eta Mariasun Landa omenduko da ikastaroaren baitan.

Aurtengoan, haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean edo gizarte eleanitzek idazleari sortzen dizkioten erronkak izango dira aipagai.

Nazioartean ospea duten adituak bertan izateaz gain, Landaren obran aditu diren bertako irakasleak ere entzun ahal izango dituzue, eta irakurketa literario bat ere izango da Donostiako Aquariumean, hainbat idazle, ilustratzaile eta musikarirekin: Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot, Fina Casadelrrey idazleak; Antton Olariaga, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak eta Juantxo Zeberio musikaria.

Mari Jose Olaziregi da ikastaroaren zuzendaria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button