LITERATURA

Gaurtik aurrera “Gutun Zuria” jaialdiaren programazio berezia partekatuko da

#Azetxean programaren bidez, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean, Gutun Zuria ekimenaren aurreko edizioen ikus-entzunezko hautaketa bat zabalduko du. Ramon Saizarbitoria, Oskar Alegria, Slavoj Žižek, Chuck Palahniuk, Catherine Millet, Lydia Cacho, Salman Rushdie, Siri Hustvedt edo Margaret Atwoodekin izandako elkarrizketak aztertuko dira, besteak beste.

Hortaz, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizioen ikus-entzunezko errepasoa egingo da bertan parte hartu duten sortzaileekin izandako unerik onenak gogorarazteko. “Gaur egun protagonismo berritua hartzen duten elkarrizketa eta gaiei buruzko begirada itzultzeko aukera bat, hala nola, mugak, natura edo sekretuak; eta gaur egungo unea hausnartzen eta gainditzen lagun diezaguketen esperientzietara hurbiltzeko aukera”.

Gaur berton, martxoaren 31n, abiatuko da programazioa euskal sorkuntzaren presentzia gogoraraziz. Horretarako  bi elkarrizketa partekatuko dira: Ramon Saizarbitoria eta Arantxa Urretabizkaia (2014), eta Oskar Alegria eta Bernardo Atxaga (2019).
Apirilaren 1ean, Entseguaren eguna izango da, eta horretarako honako protagonistak gaurkotuko dituzte: Slavoj Žižek (2011), eta Verónica Gerber Bicecci, Iván de la Nuez-ekin (2019).
Apirilaren 2an, Ausartak izango da jardunaldiaren izenburua: William Gibson, Rodrigo Fresán-ekin (2012), Chuck Palahniuk, Javier Calvorekin (2012), eta Catherine Millet, Antonio Altarribarekin (2011) ikusiko dira.
Apirilaren 3an egingo diren elkarrizketen izenburua Gaurkotasuna izango da. Hor egongo dira Sergio Gonzalez, Jon Sistiagarekin (2014), Lydia Cacho, Lucía Martínez Odriozolarekin (2014), eta Bill Keller, Iñaki Gabilondorekin (2012).
Apirilaren 4an, gaia Erreferentziak izango da: Salman Rushdie, Paul Holdengräberrekin (2011); Siri Hustvedt, Almudena Cachorekin (2017) eta Margaret Atwood, Montserrat Domínguez-ekin, (2013).

Informazio guztia Azkuna Zentroan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu