IKUS-ENTZUN

“Guk. Nosotros” izeneko proiekzioa Photomuseumen

Gaur, uztailaren lehen egun honetan, 18:00etan, Nuria Villaltaren Guk, nosotros filma pantailaratuko da Photomuseumen, bertan garatzen ari den Aula/Gela programaren baitan.

Nuria Villaltaren film dokumental hau lehen pertsonan eta egunkari baten gisa garatutako filma da, eta bere helburua hauxe da: Argentinako La Platako Ibaiaren bi ertzetako euskaldunen elkarteen eta hauen ondorengo ahaideen errealitate kulturala ezagutaraztea.
Planteatzen duen ikerketak ibilbide historiko eta kulturalaren berrikusketa bat egiten du, “Euskal Herriko euskaldunen eta munduko diaspora guztien euskaldunen bateratzea eta ezagutza proposatuz”.

Baina filma ikusiko bagenu, arin ohartuko ginateke lan hau ez dela soilik dokumental historiko bat (non helburu bakarra gertaerak kontatu eta jakinarazten diren). Lan honek bestelako zirrarak eta sentsazioak sortu nahi ditu, eta hainbat gertaera ezagutarazi eta xehetasunetan sakondu.
“Gogoratzea eta sentitzea dira gakoak, ikuslea argitu eta ulertu ahal dezan, eta kasu batzuetan, hemen bere lekukotasuna eskaintzen dutenekin bat egin. Lan zuzena eta irekia, bakar-bakarrik, gogoetak sortu eta ezaguera handitzeko egina”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button