IKUS-ENTZUN

Horror Online Art, Iruñean

Hasita dago Iruñean,  Horror Online Art, Nafarroako zinema fantastikoaren eta beldurrezkoaren nazioarteko jaialdia.

Urriaren 4an hasiera eman zitzaion edozein zale beldurturik utziko duen zinema jaialdi honi. Joan den astean, Guillermo del Tororen La cumbre escarlata (Mia Wasikowska, Jessica Chastain eta Tom Hiddleston) filma ikusteko parada egon zen.
Hala eta guztiz ere, jaialdiak aurrera darrai eta gaur berton ere zertaz gozatu egongo da. Hala, gaur, film laburrez osaturiko saio bat antolatu da, eta jaialdiaren azken gala Iturramako Civivoxean egingo da ostegunean.
2016ko jaialdiko lanik onenetako batzuk emateaz gain, beldurrezko zinemako soinu-banda ezagunak interpretatuko dira zuzenean. Galan zuzendari gonbidatuak agertuko dira, bai eta Jaialdiko munstro ospetsuak ere. 

Informazioa: Horror Online Art 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button