ARTEA

Gaur egungo eta iraganeko arte erakusketak aztergai

Azkuna Zentroak Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa antolatu du arte-erakusketen esparruan joan den mendearen erdialdetik hona izan diren unerik garrantzitsuenak eta arlo horretan sartu diren kontzeptuak aztertzeko.

Artista, komisario, arte-historialari, kritikari, saiakeragile, diseinatzaile, eta Arte Ederretako ikasleei  begira atondu den Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioan hainbat mintegi eta hitzaldi egingo dira Aurora Fernández Polanco, Luca Frei, Isabella Maidment, João Fernandes eta Carla Zaccagnini gonbidatuekin.

Erakusketaren saioa (1977-2017) izeneko proiektua ezagutzera emango da. “Proiektuak bi data hartzen ditu lau hamarkadatako denboraldia mugatzeko. Mutur batean, 2017a, oraindik iritsi ez den baina, azken batean, gaur den urte bat. Beste muturrean, 1977a, giltzarria den urtea, gizarte postindustrialaren hasiera beteak eta modernitatearen akidurak markatua. Bestalde, 1977. eta 2017. urteen arteko urte distantziakideak oihartzun berezia du euskal testuinguruan. Izan ere, 1997an inauguratu zen Guggenheim Bilbao Museoa, eta horrek beste hiri-eredu bati eman zion bide”.

Antolatzaileen arabera, proiektu honen helburua azkeneko 40 urteotako erakusketen azterketa eta erakusketa ideiaren kontzeptuaren inguruan eta honek saio ideiarekin duen harremana aztertzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu