IKUS-ENTZUN

Arkeologiari eta memoria historikoa berreskuratzeari buruzko filmak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan hiru film proiektatuko dira hiru saiotan, azaroaren 29tik abenduaren 14ra bitartean. Sare komertzialetik kanpoko film hauek arkeologiari eta memoria historikoa berreskuratzeari buruzko gogoeta planteatzen dute. Film guztiak arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Bihar, azaroaren 29an, Sabin Egilior errealizadore bizkaitarraren 67 años después dokumentala proiektatuko da. Historiaren urterik ilunenetako memoria historikoa berreskuratu nahian, lan honetan zenbait elkarrizketa jasotzen dira, lekukoei, bizirik dirautenei, desagertutakoen senideei, antropologo eta arkeologoei egindakoak.
Abenduaren 13an, Bagarre au Barrage 2013ko FICAB jaialdia irabazi zuen dokumentala aurkeztuko da. Europan aire zabalean dagoen historiaurreko arte-bilduma garrantzitsu bat suntsitzeko mehatxua egin zuen Portugaleko energia-enpresa baten eta arte-bilduma horren defendatzaileen arteko liskar ideologiko, politiko eta ekonomikoa jorratzen da bertan.
Azkenik, abenduaren 14an, Un pasado con futuro: de la Arqueología al Patrimonio mundial ikusi ahal izango da. Filmak arkeologiak kultura-ondareari egin dion ekarpena erakusten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button