IKUS-ENTZUN

“Kortxeak & krispetak”, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak musika eta zinea ardatz dituen Kortxeak & krispetak programaren aurtengo edizioa ondu du hil honetan. Amy Winehouse eta Bob Marleyren bizitza eta musikaz gehiago jakiteko abagunea izango duzue hil honen 15 eta 22an.

Oihaneder Euskararen Etxearen ekimen honen bidez artista interesgarrien ibilbidea ikusi ahalko da filmetan eta gainera zuzeneko musikaz gozatu. Bihar, uztailak 15,  da lehen saioa eta bertan Amy Winehouseren gaineko Amy dokumentala eskainiko da. Filmak artistaren alderik intimoena erakutsiko du  bere abestien bitartez. Emanaldia egin baino lehen, Sky Beats donostiarrek blues, soul, rock, funk eta jazz estiloetako doinuak haizatuko dituzte.

Datorren asteko ostiralean beste saio bat programatu da Kortxeak & krispetak ekimenean. Kasu honetan aztertuko den figura musikala Bob Marley izango da. Abeslari arrakastatsuaren bizimodua, pentsamenduak eta abar zabalduko dira Marley filmean. Egun horretan reggae saioa ere ez da faltako eta horretarako Lekeitioko Sustrajah Band taldeak kontzertua eskainiko du.

Zuzeneko kontzertuak Falerina lorategian izango dira arratsaldeko 20:00etan, eta filmak 22:00etan proiektatuko dira Martin Ttipia plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button