ESZENA

Gaur abiatuko da Leioako Umore Azokaren 19. edizioa

Gaur, maiatzaren 17an, Leioako Umore Azokaren 19. edizioa hasiko da. Umore Azoka Leioak dibertsioz eta kulturaz betetako lau eguni emango die hasiera bihar, kalean eskainiko diren doako 100 emanaldi baino gehiagorekin. Lehenengo emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Leioako Udalak antolatutako Umore Azoka Leioa, udalerriko  hainbat  lekutan eskainiko diren hemeretzi ikuskizunekin abiatuko da gaur. Ikuskizun horietatik sei erabateko estreinaldiak dira, beste antzezlan batzuk lehenengo aldiz eskainiko dira kalean, eta beste bi Leioan ikusiko dira lehen aldiz. Tartean, Andaluziako Manolo Carambolas taldea, Dramagia taldea, Ganso & Cía, Elirale konpainia, edo Lasala konpainia ikusteko parada egongo da.

Gaur ere, profesionalen topaleku bilakatuko da Leioa, eta SAREAren (Antzokien Euskal Sarea) Batzar Nagusia egingo da, goizean, eta geroago, Artekale-SAREA III. topaketa hasiko da. Topaketa horretan konpainiek euren proiektuak aurkeztuko dituzte Euskadiko antzokien arduradunen aurrean. Ondoren, ADDEren (Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartea) katalogoa aurkeztuko da, eta Artekale espazioa ere martxan jarriko da, eta Umore Azoka Leioako edizio honetako partaideei eta profesionalei harrera egino zaie.

Umore Azokaren XIX. edizioa hastear da, eta kaleko antzerki guztia Leioan bilduko da. Joan eta gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button