BERTSOTAN

XXXII. Basarri Sarira bidean

Zarauzko Udalak Basarri Bertsopaper Saria abiatu du. Aurtengoa XXXII. Basarri Saria izango da, eta dagoeneko aurkez daitezke bertsopaperak. Epea uztailaren 29ra arte duzue.

Euskara suspertu eta bertsogintza laguntzeko asmoz antolatzen da sariketa hau Zarautzen, bai eta bertsolari handiari omenaldia egiteko ere.
Interesa izanez gero kontuan hartu parte-hartzaile bakoitzak gaia libreko nahi adina bertsopaper aurkeztu ahalko dituela, baina gutxienez zortzi bertso izan beharko ditu, eta betiko lez, originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.

Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 29a izango da. Aurkezteko tokia, hau: Zarauzko Kultura saila, Sanz Enea kultur etxera (Nafarroa kalea, 22).
Sariak honakoak dira: irabazleak 1.100 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta bigarrenak 750 euro eta oroigarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button