IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Bilbon, Zinegoak

Otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte izango da Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Aurtengo leloa Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko izango da.

Gaur berton, otsailaren 24an,  Inaugurazio Ekitaldia izango da Arriaga Antzokian, eta bertan, Pepa San Martín zuzendari txiletarrak Ohorezko Saria jasoko du. Horren ostean, Arantza Ibarra zuzendariaren Mi pequeño gran samurai film laburraren erabateko estreinaldia izango da. Lan horrek 2018an bere buruaz beste eginda hil zen Ondarroako Ekai Lersundi gazte trans gaztearen istorioa kontatzen du.

Filmak hiru egoitza nagusietan (Golem Alhondiga, Bilborock eta BilbaoArte Fundazioko ArtHouse Zinema) pantailaratuko dira lehen astean. Jaialdiaren 17. edizio honetan 22 film luze izango dira Sail Ofizialean, hiru kategoria ezberdinetan: FIK, DOK eta KRAK.

FIK kategorian film luzeak bilduko dira. Horren adibide dira Port Authority, Danielle Lessovitz zinegilearen opera prima, edo Marko Škop eslovakiarrak zuzendutako Let there be light (Nech je svetlo) pelikula.
DOK sailean trans errealitateek hartuko dute protagonismoa. Ian W. Thomson australiarraren Becoming Colleen pelikula, edo Enrico Masiren Shelter-Farewell to Eden lana ikusteko parada egongo da, besteak beste.
KRAK sailean, beste urte batez, “proposamen narratibo ausartak eta berritzaileak izango dira”, adibidez, Lemohang Jeremiah Mosese zuzendariaren Mother I am suffocating. This is my last film about you, Sundance jaialdian saritu berria, edo Bogdan Theodor Olteanu zuzendariaren Câteva conversaţii despre o fată foarte înaltă lana.

Beste urte batez, Emakumeak eta Haurtzaroa eta Nerabezaroa zikloak ere bideratuko dituzte, eta tartean, Indarkeria patriarkalak edo Gorputz errebeldeak  izeneko gaiak jorratuko dituzte.
Ohi den bezala, behin jaialdia Bilbon amaituta, Zinegoak herriz herri ibiliko da Euskal Herrian zehar, eta 60 udalerri baino gehiagotara helduko da.

Datu guztiak eta programazio osoa: Zinegoak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu