BERTSOTAN

“Zapla” bertso zirkuituak Gipuzkoa bisitatuko du

Maiatzaren 29tik uztailaren 2ra, Zapla bertso zirkuituak sei saio antolatu ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Zaplaren helburu nagusiak bertsolari gazteentzako plazak antolatzea eta bertsolari beteranoekin batera kantatzeko aukera ematea dira.

Nafarroatik ere ibili da Zapla, eta orain Gipuzkoara doa, eta hala, “plazaz plazako jardunera iritsi arteko etapan dauden bertsolari gazteek sarri norbere bertso eskolak antolatutako saioetan kantatzeko aukera izaten dute, baina hortik kanpoko zirkuituan sartzea kosta egiten da”.

Ekimenean Maddi Aiestaran, Julene Iturbe, Asier Ibarguren, Iker Ormazabal, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Haizea Arana, Ane Beloki eta Aner Euzkitze bertsolariek hartuko dute parte.

Lehen saioa maiatzaren 29an izango da Eskoriatzako Museoko Jardinean (18:00), eta hor, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe, Asier Ibarguren eta Onintza Enbeita bilduko dira.

Hurrengo saioak honakoak dituzue: Azkoitian (ekainak 6), Hernanin (ekainak 12), Zarautzen (ekainak 18), Legazpin (ekainak 25), eta azkena, uztailaren 2an, Beasainen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button