LITERATURA

Gastronomia eta eleberri beltza loturik

Noir eta Gastronomía izeneko hitzorduarekin abiatuko dira berriz Bilboko Bidebarrietako Liburutegian burutzen diren Eztabaidak literaturarekin ekimenak. Xabier Gutierrez sukaldari eta idazlea, eta Yanet Acosta idazle eta kazetaria elkartuko dira gaur,  irailaren 10ean, “goi mailako sukaldaritzaren eta eleberri beltzaren arteko erlazioan” sakontzeko asmoz. Betiko lez, hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da. Ana Vega Biscayenne Bilboko kazetaria arituko da moderatzaile gisa.

Mintzaldian, gastronomiaren eta literaturaren arteko erlazioa oinarri hartuta, Gutierrezek eta Acostak euren lanak idazteko orduan erabiltzen dituzten literatura erreferentziak eta inspirazio iturriak kontatuko dituzte, eta gainera, bi munduen artean duten ibilbide pertsonalean sakontzen ahaleginduko dira.

Yanet Acosta (Santa Cruz de Tenerife, 1975) idazle, kazetari eta irakaslea El Chef ha muerto (2011) eta No hay trabajo bueno (2013) eleberrien eta Noches sin sexo (2014) kontakizun liburuaren egilea da. Horrez gain, Historia de la Información Agraria en España (2009) saiakera liburua eta Del bodegón al porn food. Imágenes de los fotógrafos de la cocina actual en España (2011) katalogo artistikoaren egilea da.

Xabier Gutierrez (Donostia, 1960) sukaldaria, psikologoa eta idazlea da. 1990etik Donostiako Arzak Jatetxeko berrikuntza sailaren zuzendaria da. 17 sukaldaritza liburu argitaratu ditu, eta eleberri beltzeko (noir gastronomiko) Los aromas del crimen tetralogia arrakastatsua argitaratu du Destino argitaletxean.

Joan den 2018an hauek izan ziren Eztabaidak Literaturarekin programan parte hartu zutenak: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, Suso de Toro eta Marius Serra, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Miguel Sánchez Ostiz eta Miguel Gutierrez Garitano, Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre, Julia Otxoa eta Edurne Portela, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga, Luis Sepulveda eta Isaac Rosa, Ana Merino eta Manuel Vilas, eta Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariek eman zioten amaiera urteari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu