IKUS-ENTZUN

“Im Keller” eta “Impulso” filmak aurkeztuko ditu FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Im Keller (Ulrich Seidl, 2016, Austria) dokumentala eta Impulso (Ilune Diaz, 2015, Euskal Herria) film laburra pantailaratuko ditu gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Juan Zapater zinema-kritikaria eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria eta Ilune Díaz film laburraren zuzendaria izango dira emanaldian.

FAs zineklubaren arabera, “Im keller ezohiko luzemetraia (da)”. Izan ere, Seidl zuzendariaren lanek ahalegina eskatzen diote ikusleari; barrura begiratzen duen zinea da, ez da batere erraza ikuslearentzat. “Seidl-ek gizakiaren gizatasuna eta ankerkeria erakusten dizkigu bere gordinean”.

Film honetan, hain justu, Seidl betre herritarren sotoetan sartzen da, eta gizarte hautsi eta bakartien zalea den aldetik, austriarren alde iluna erakusten saiatu da, beren obsesioak erakutsiz: armak, sadomasokismoa, erregimen diktatorialen zaleak… Emaitza, askotariko pertsonaien kontuekin egindako lan da, kuriosoa, artegagarria eta tarteka, une umoretsu eta sarkastikoekin josia.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button