ESZENA

“Antzerkia eta Txokolatea” zikloa amaitzear, Faktorian

Aiaraldean kokaturiko Faktorian antolaturiko Antzerkia eta Txokolatea zikloa amaitzear dago. Azaroan hasitako ekimena abenduaren 26ana amaituko da.

“Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian.”

Joan den igandean, abenduak 19, Alain Lersundik Nire Zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat izeneko saioa burutu zuen. Azken igande honetan, Xanti Agirrezabalak Satiro pieza eskainiko du. “Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button