ESZENA

“Kultur Maratila” programa hil honetan hasiko da Leioan

Kultur Maratila ekimenak antzerkia ekarriko du batez ere Leioara hil honetan eta martxoaren lehen egunetan. Hala, lau antzezlan taularatuko dira Kultur Leioan, baina horretaz gainera, musikaz gozatzeko aukera ere izango da, Gose hirukotearen eskutik.

Bada, otsailaren 26an, Atx Teatroa konpainiak Arren ganbara Emeen sotoa antzezlana aurkeztuko du, eta 27an, Laukak, berriz, Amodioaren Ziega.

28an, bi ikuskizun izango dira: batetik, Leire Ucha-k antzeztutako Zer duzu Amy antzerki-obra, eta bestetik, Gose taldeak Gosariak lana aurkeztuko du.

Amaitzeko, martxoaren 1ean, Borobil Teatroa konpainiak Jokoz Kanpo antzezlana taularatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button