ARTEA

Garaituak eta ahaztuak

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoak Gelatina gogorra. 80ko urteetako istorio ebatsiak erakusketa abiatu zuen martxoan.  Erakusketa azken egunetan da, eta horren kariaz bi ekimen berezi egingo dira egunotan.

Gelatina gogorra erakusketak Espainiako Estatuaren 80ko urteetako atzera begirako bat proposatzen du, eta zehazki 1977. eta 1992. urteen arteko aldia hartzen du.

“Proiektuak gertaera historiko zenbaiti heltzen die, gizarte, politika eta ekonomia esparruetan, eta, aldi berean, talde zein pertsona ekintzaile kultural eta artistiko batzuen lanak aurkezten ditu, halakoenak ezen subertsio eta desadostasunarekin bat etorrita bestelako jarrerak hartu baitzituzten, gezurtatzetik, ironiatik eta kolokan jartzetik abiatuta”.

Erakusketan filmak, dokumentalak, telebista-saioak, iritzi-aldizkariak, komikiak, fanzineak, arte-lanak, bai eta ariketa anti-artistikoak ere jarri dira ikusgai.

Diogun bezala, aste honetan, erakusketarekin bat eginez bi ekimen berezi antolatu dira: ekainaren 21ean, ostegunarekin, 19:00etan, Los hermosos vencidos topaketa egingo Askagintza elkartearekin, eta ekainaren 24an, igandearekin, 12:00etan La memoria olvidada topaketa antolatu da San Fermines 78 Gogoan elkartearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button