BERTSOTAN

“Garai hura gara” eta Egaña eta Lizaso, Deustun

Bihar, ekainaren 4an, 19:30ean, Deustuko udaltegian, piano musika, bertsoak eta anekdota dezente uztartzen dituen Garai hura gara ikuskizun berria ikusteko aukera egongo da. Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren errezitaldi berria da hau.

Jakinarazi dutenez, ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri eman nahi dute. Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kultura nola bizi zen egunotara ekartzea da helburua.
Hala, Xabier Lizaso piano-joleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika joko du, bai eta Peñaflorida Kondearen hainbat obra ere, eta zortzikoren bat. Andoni Egaña bertsolariak, bere aldetik, Fernando Amezketarraren lana gogoratuko du, eta garaiko beste bertsolari eta kultur erreferenteak ere aipatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button