IKUS-ENTZUN

Getxon “Gaurik Laburrena”

Algortako Biotz-Alai plazan garatzen ari da egun hauetan Gaurik Laburrena non 21 zuzendari gazteen 19 film labur eskainiko diren. Atzoko saioan gaztelaniazko laburrak proiektatu ziren, gaur ostera, euskarazkoak ikusteko abagunea izango da. Emanaldiak gaueko 21:00etan dira eta sarrera doakoa da.

Honatx pantailaratuko dira filmak: Deus et machina (Koldo Almandoz), Aner (Unai Garate), Tortila (Iñigo López), Ur jauzi (Imanol Garaizabal), Ekaitza (Alberto Gastesi), Edozer! (Iñaki Beraetxe), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Kea (Lara Izagirre) eta Elkartea (Kote Camacho).


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button