IKUS-ENTZUN

“Emakumea, zinema eta hiria” ziklo zinematografikoaren azken saioa

Hainbat hilabetez, emakumeek egindako hainbat filmen bidez mundu garaikideari buruzko begirada bat eskaini du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzan egin den zikloak. Emanaldiak (6 zinema-saio guztira) hileko azken asteazkenetan pantailaratu dira, 19:00etan.

Emakumea, Zinema eta Hiria zikloko filmetan, genero-ikuspegitik tratatzen dira hainbat gai sozial, eta hiriari berari ere beste berniz bat ematen zaio. Hala, laneko eta eguneroko bizitza, nerabezaroa eta heldutasuna, sexu-identitatea eta aniztasuna, bakardadea edo gaixotasuna gaiak agertu dira lan horietan.

Egile talde esanguratsua osatu du zikloak oraingo honetan: Isabel Coixet, Iciar Bollain, Agnés Varda, Claire Simon, Andréa Bescond eta Sally Potter. Beren lanetan, “hiria ez da soilik zinemarako espazio eszenografiko gisa erabiltzen den arkitektura multzoa, aldi berean, hiritarra eta herritara den eraikuntza baizik.”

Lehen lana, Isabel Coixetek zuzenduriko La Libreria izenekoa izan zen. Eta gaur, hilak 28, Andréa Bescondek eta Eric Métayerrek 2018an egindako Las cosquillas filmak emango dio amaiera zikloari. Filmak “zuzendariaren beraren ibilbide biografikoko gertaerak jorratzen ditu, jazarpenagatik haur-trauma baten harira, zinemaren eta dantzaren arteko begiraden bitartez adierazita”.

Programazio guztia zertan den jakiteko, hemen dituzue zikloaren nondik norakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button