IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdian, ikasleen lanak ikusgai

Bidean da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa, eta atzoko saiora luxuzko gonbidatuak hurbildu ziren: Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariak.

Gaurko programazioak hitzordu berezia dakar: ikasleen lanak. Hamabigarren Huhezinemaren hirugarren egunean ikasleen lanak egongo dira ikusgai Arkupen.
16:00etan Kutixi Sailean hautatu diren hogei lanak proiektatuko dira; guztiek dute gastronomia edo sukaldea istorioaren ardatzean: Kafe-te-gia, Eiderren saltsak, Naedlakus, The artist, Urtea joan da, 5 senses, Zure esku, Gastronomiaren literatura, Otordua, Neurrizukre, Babarrun txapelketa, Zerk bereizten gaitu?, Zer gara, jaten duguna ez bada?, Txoko, Etxetik etxekoentzat, Pobre aberatsak, Sagar + ardo + – tegi, Gosekila eta Ffffuuuargiñano.

Horren ostean, MU Saileko lanak erakutsiko dira. Ikus-entzunezko ikasleek egindako hamar lan proiektatuko dira; fikziozko lanak, dokumentalak, bideoklipak… Hauek dira ikusi ahalko diren lanak: Bajo el techo de barro (Mariana Ramos León), Pelotari (Julen Higuera), Otalora 27 (Markel Bazanbide Dominguez), Atabala eta euria (Egoitz D. Ibargoitia), Hakima Flissi-You say (Eider Uribarri, Maider Arrotxa, Andrea Aranburu), Min ezkutuak (Ane Garcia), Taupadak (Nerea Aginagalde, Leire Altuna, Mikel Carrillo, Iker Larrañaga, Eider Moncayola), Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin), Erroak (Ane Zuazubiskar Iñarra) eta Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button