IKUS-ENTZUN

“Zerrauts Ogia” dokumentala, Bartzelonan

Zerrauts Ogia Iruñean estreinatu, eta Gernika eta Donostiatik pasatu eta gero, ostegun honetan, martxoaren 19an, 20:00etan, Bartzelonako Euskal Etxean ikusgai izango da. Zerrauts ogia dokumentala Eguzki Bideoak, Geronimo de Uztariz Institutua eta Memoriaren Bidea elkarteek elkarlanean egindako lana da.

Dokumentalak frankismo garaian egindako lehen grebak aurkezten ditu, 1947 eta 1951 bitartekoak. “1936ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna zabaldu ziren Francisco Francoren diktaduran. Erregimen politikoak odola eta kartzela erabili zituen une horretako gizon-emakumeen kontra; baina klase herrikoiek duintasuna eta kuraia mantendu zuten, haien bizi baldintzen eta askatasunen alde borrokatuz. Hasierako protesta marmarra izan zen, ostean egin zuten oihu grebek. Ondoren protesta uhin horren eszenatokiak azaltzen dira. Hasteko, 1946an Manresako oihalgintzako greba, eta horren ostean Bizkaiko 1947ko greba orokorra, 1951ko Bartzelonako tranbien greba, eta abar”.

Protesten arrazoiak agerikoak ziren: diktaduraren askatasun falta eta lan zein bizitza baldintza bidegabeak. Lan honen irudietan protesta haietako protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak azaleratzen dira.

Berria egunkarian, Patxi Egilaz zuzendariari egindako elkarrizketa irakur daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button