ESZENA

“Funtzak’” ikuskizuna Durangon, Dantza Zirkuituaren eskutik

Larunbatean, irailaren 5ean, XV. Dantza Zirkuituak Durangora eramango du programazioa. Bertan Patrick Süskind-en Perfumea eleberrian oinarritutako koreografia taularatuko da. Hitzordua, San Agustin Kultur gunean izango da, 20:00etan.

Nuria Perezen konpainiaren ikuskizunak emakume hiltzaile baten istorio tragikoa dakar; gizakiaren esentziaren harrapariarena. “Hiltzea ez da helburua, esentzia izatea lortzeko ondorioa baizik, lipar batez baino ez bada ere, ez delako gai berea duenari erreparatzeko. Bere biktimek esentzia xarmagarriak dituzte bere gusturako, bere gorputzaren keinu guztiak, lurrin guztiak estimatzen ditu. Esentzia: eraikitako nortasunaren atzean dagoen potentziala”.

Funtzak, funtsean, norbanako identitatearen bilaketa da. Funek, bere protagonistak, “edertasun puruena” igartzeko dohaina du eta bere barneko hutsunea betetzeko, “funtsez, esentziaz, elikatzen da”. Nuria Perezen zuzendaritzapean, Izaskun Lapaza, Itziar Ituño, Elene Carreto eta Sirah Badiola arituko dira oholtzan.

Nuria Perezek Arte Eszenikoetako gradu-ondoko ikasketak egin, eta dantza garaikideko ikasketak egiten ari da egun. Hainbat arte-kolektibotan aritu da, esaterako, Plataforma Tirante eta EPLC taldeetan. Bere lan eta ikerketa ardatza, gorputzen arteko komunikazioa da, eta elkar ulertzeko kodeak ikertzen ditu giza harremanetan,  “gizartea versus gizabanakoa”.

Emankizuna Dantza Zirkuituaren barruan aurkeztuko dute, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bitartez antolatutako ekimena. Bere XV. edizioa da aurtengoa, eta urtarriletik abendura bitartean 80 emanaldi eskainiko ditu, Euskal Herriko 26 agertokitan.

Informazio gehiago duzue, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu