ESZENA

Arte eszenikoen ikuskizunak antolatzeko “Garatu” programa

Bizkaiko Foru Aldundiak arte eszenikoen ikuskizunak antolatzeko Garatu izeneko laguntzak jarri ditu martxan Bizkaian. Guztira ehun mila euro baino gehiago bideratuko ditu antzerki, musika eta dantzako emanaldien programazioetara.

Programaren helburua da “kultur eskaintza erakargarri bat bermatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan, lurralde hau erreferentea izan dadin garapen kulturalaren arloan, eta laguntza eskaintzea era horretako proiektuak gauzatzeko gai diren kultur eragileei. Hala, Bizkaiko kultur enpresek eskatu ahalko dute laguntza-lerro hau”.

Proiektuak 2022an gauzatu beharko dira, eta diruz lagundu ahalko zaie, orobat, kanpo-kontratazioko gastuei eta ekoizpen- eta muntaketa-gastuei.
Dirulaguntza-eskabideak Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (www.ebizkaia.eus) ekainaren 28ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button