IKUS-ENTZUN

“Eulien ugazaba” eta bere mundu distopikoa

Zine distopikoari buruzko zikloa egiten ari dira Gasteizko Montehermoso zentroan, Etorkizun Inperfektua(K): Distopiak eta zinea izenburupean. 1927 eta 2003 urte bitarteko hamar film pantailaratuko dira apirilaren 25era bitartean, guztiak distopia kontzeptuari lotuak. Gaur berton Peter Brook zuzendariaren Eulien ugazaba (1963) film izugarria pantailaratuko dute.

Bigarren Mundu Gerran, haur britainiarrak daramatzan hegazkin bat ozeanoan eraitsi dute. Zibilizaziotik erabat bakartuta dagoen uharte batera erori da hegazkina. Bertan, heldu bakar bat ere ez da bizirik irtengo eta, beraz, muturreko zirkunstantzietan euren kasa bizirauten saiatu behar izango dute haurrek. Itzal handiko Peter Brook dramaturgo britainiarrak zinemara eraman zuen William Golding Nobel saridunaren nobela ezagunena.

Peter Brook antzerkigile ospetsuenetako bat izan da. William Shakespeareren Lear Errege lanaren ondoren (1962), Brookek estilo eta lan-metodo berri bat asmatu zituen, Espazio hutsa lanean definitu zuena 1968an. Zineman ere egin du lanik Brookek: Eulien ugazaba (1963), Lear erregea (1971), Karmenen tragedia (1983),…

Bada, Montehermoso zentroan ikusi ahalko dira aipaturiko zikloak biltzen dituen film horiek guztiak, orotara hamar, apirilaren 25era bitarte. “Ahalmen handiko diskurtso bisual batez baliatu diren filmen unibertso trinko eta erakargarri honetatik itzal handiko zinemagile ugari igaro izan dira, haien artean, Fritz Lang, Ridley Scott, Stanley Kubrick, Jean-Luc Godard, Peter Brook edo Michael Haneke, batzuk aipatzearren”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button