ARTEA

Fotoarte V-G 2014 X. Argazki lehiaketa

Gasteizen antolatu da lehiaketa hau, non gaia artea den, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…). Argazki lehiaketak, jarduera artistiko hauek modu erakargarrian ikusten lagundu nahi du.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan.

Lanak onartzeko epea maiatzaren 6tik ekainaren 1era izango da.

Ondorengo sariak ezarri dira: Lehenengo saria, 1000 €; bigarren saria, 700 € eta hirugarren saria, 400 €. Gainera, 2 accesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza.

Epaitzaren berri udal web-orrian emango da. Irabazleak zeintzuk diren uztailaren 14an jakingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu