LITERATURA

Oraindik idatzita ez dagoenaz

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Cristina Morales eta Aixa de la Cruz idazleen arteko literatur topaketa antolatu du bihar, otsailak 16, 19:00etan hasita.

Idazleek igarkizun literarioaren saio gisa planteatzen dute topaketa. Hitzaldi honetan, “beren irakurketa kutun, klasiko eta garaikideak bateratuko dituzte, eta, horietatik abiatuta, oraindik idatzita ez dagoena asmatzen saiatuko dira: zeintzuk dira datozen testuak? Etorkizuna igar daiteke iraganean arakatuz?”

Cristina Morales (Granada, 1985) idazlea, dantzaria eta koreografoa da. Lectura fácil bere eleberriak Herralde Saria jaso zuen 2018an, Narratibako Sari Nazionala 2019an eta Alemaniako Haus der Kulturen der Welt Nazioarteko Literatura Saria 2022an. Bereak badira, besteak beste, Últimas tardes con Teresa de Jesús (2020), Los combatientes (2020) Terroristas modernos (2017),… Iniciativa Sexual Femenina dantza garaikidearen kolektiboan parte hartzen du 2017tik. Kolektibo horrekin, Catalina (2019) eta Perpetua felicidá (2021) izeneko muntaiak estreinatu ditu.

Aixa de la Cruz idazlea (Bilbo, 1988) Ingeles Filologian lizentziatua, Literatura eta Literatura Konparatuaren Teorian doktorea da. Honako eleberri hauek argitaratu ditu: Cuando fuimos los mejores (2007), De música ligera (2009), La línea del frente (2017), Cambiar de idea (2019)….  2020ko Euskadi Literatura eta Librotea Tapado sarien irabazlea izan zen. Horrez gain, Modelos animales (Salto de Página) kontakizun-liburuaren eta Diccionario en guerra (2018) saiakeraren egilea da. Bere azken liburua Las Herederas (2022) da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button