LITERATURA

Gaztaroko iniziazio-prozesuaz

Gaur, azaroaren 26ean, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Fermin Etxegoienen Urpekariak liburua aurkeztu du Erein argitaletxeak. Gurasokeriarik gabe idatzitako eleberri txalogarri honek berekin dakar nerabezaro zein gaztaroan ohiko izaten den iniziazio-prozesua.

Fermin Etxegoienek kasu honetan “autokarabana” hartu du Mediterraneoko herri batera joateko eta han gerta daitezkeen kontuez mintzatzeko. Izan ere, idatzi berri duen lanean, aita-semeak Gironako herri turistiko batera joango dira udako oporretan.  
Han hasiko da istoria: L’Estartit herrian, ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du. Jonanek, bizi duen zoriontasun apartsutik, aitaren loari begiratzen dio erruki puntu batez, eta, seguruenik lehen aldiz, aitarenganako sentimendu ulerbera du.

Ferminek plazaraturiko lanen orriotan, irakurtzekoak izango dira bien arteko dialektika, bien arteko bat etortze eta eztabaidak oro.

Ferminek idaztiak ditu Neurona eta Zeurona saiakera, Autokarabana eta Zinegotzia eleberriak ere. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button