BESTELAKOAK

Proiektu kulturaletarako diru-laguntzak, Gasteizen

Gasteizko Udalaren 2017ko proiektu kulturaletarako diru-laguntzen deialdia plazaratu da. Deialdiaren helburua kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea izango da. Diru-laguntza jasoko duten ekintza kulturalek irekiak izan beharko dute eta Gasteizko herritar guztiei zuzenduak.

Kulturaren edozein esparru (arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, folklorea, arte plastikoak edo beste) sustatzera zuzendutako ekitaldi eta programak laguntzeko 100.000 euro erabiliko dira; eta dinamizazio soziokulturalerako, kulturartekotasunaren sustapenerako, bizitza kulturala bultzatzeko eta antzeko ekimenetarako 50.000 euro.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button