IKUS-ENTZUN

“Vive le cinéma!” erakusketaren azken egunak

Vive le cinéma! erakusketan instalazio zinematografiko bilakatu dute Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke zinemagileen produkzioa. Erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Azken egunetan da aipatutako erakusketa, izan ere urtarrilaren 8an bere ateak itxiko ditu.

“Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin da praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera. Gero eta ohikoagoa da erakusketa-areto batean filmak ikustea, edo zinema-areto batean ikus-entzunezko piezak, baita truke horri buruzko esperimentazioa ere. Zinemaren eta erakusketen arteko gurutzaketak espazio-denbora berri bat sortzen du. Denborari dagokionez, ez dago hasierarik ezta amaierarik ere, mugitzen diren irudiak etengabe proiektatzen baitira. Espazioari dagokionez, pantaila zinematografikoen izaera estatikoa eta bi dimentsiotakoa, hiru dimentsioko esperientzia bilakatzen da, eta hor mugitzen da ikuslea”.

Vive le cinéma! erakusketaren liburuxka ere kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button