IKUS-ENTZUN

Animadeba jaialdiaren gortina lehiaketa abian da

Animadeba Debako animazio jaialdiak VI. Gortina lehiaketa jarri du martxan. Saria 700 eurokoa izango da, eta abenduak 13 izango da lanak aurkezteko epemuga.

Animaziozko gortinak 30 segundoko iraupena izan beharko dute, edozein teknikarekin eginda, eta  .mov, .mpeg, .avi, edota .wmv formatuetan aurkeztuko dira. Animazioarekin batera, lanaren irudi bat bidali beharko da .jpg formatuan eta 300 ppp-ko erresoluzioarekin.

Lanek ANIMADEBA 2015 leloa beharko dute izan, eta jaialdiaren webgunetik deskargatu ahalko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: ANIMADEBA. Debako Udala Kultura Saila. 20820 Deba (Gipuzkoa). Internet bidez bidaltzeko aukera ere badago, Wetransfer tresna erabiliz. Bi kasutan izen-emate fitxa beteta bidali beharko da.

Informazio guztia: animadeba.com.

Ondoko bideoan aazko edizioaren irabazlea ikus dezakezue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button