BESTELAKOAK

Feministaldiak fobiak aztertuko ditu

Astebetez, Tabakaleran, Feministaldiaren XII. edizioa egingo dute. Aurten, fobiaren ideiaren inguruan,  hainbat aurkezpen, eztabaida, proiekzio eta ekitaldi ezberdin antolatu dira.

“Zergatik izan eta sustatu beldurra desberdinarekiko, okerrarekiko, arautik kanpo bizi denarekiko, arraroarekiko?”

Joan den larunbatean, lehen saioan, Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona jaialdiko lantaldea izan zen protagonista: Anna Solà, Marta Selva (zuzendariak) eta Marta Nieto (programatzailea)

Gaur ere zertaz gozatu egongo da: Sistema berrabiaraziz: Gure gorputzak, gure generoak eta gure kontatzeko erak lantegia. Inma Hurtado (Antropologa feminista eta irakaslea) izango da gidaria galdera honi erantzuna topatzeko: “Nola helarazten eta balidatzen da hezkuntza-arloan gure gorputz sexudunei buruzko ezagutza?”

Egunez eguneko saioen gaineko informazio zehatza Tabakaleran duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button