MUSIKA

Fears Away, Üther eta All I Need, Gernikako Metal Fabrika egitarauan

Larunbatean, Gernikako Astra gunean, Metal Fabrika egitarauaren hirugarren denboraldiaren bigarren hitzordua egingo dute, 20:30etik aurrera. Bertan, Fears Away, Üther eta All I Need taldeek joko dute, eta gero DJ Welder arituko da.

Fears Away Gasteizko taldea da, eta Beyonds Reflections izenburuko lana aurkeztuko du. Hardcore eta metalcore estiloak jorratzen ditu.

Üther Ondarroan eratutako banda da, eta “fastcore gordin eta azkarra” jotzen du. Hirugarrenik, Bilboko koadrila da All I Need, eta “beraien musikan, intentsitatea, melodia eta amorrua maisuki nahasteko gai dira”.

Amaitzeko, “metal musika momentu oro mantentzeko ardura, etxeko DJ Welder-ren esku egongo da berriz ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button