LITERATURA

Fantasiazko Ipuin Laburren XXII Unibertsitate-Lehiaketa

Lehiaketa honetara, edonor aurkez daiteke. Egile baten lanek original eta argitaragabeak izan beharko dute, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak. Irabazlearentzat 800 euroko sari bakarra egongo da. Aurkezteko epea  azaroaren 14ean amaituko da.

Ipuin laburrak gai fantasiazkoa jorratuko du, eta DIN-A4 orritan aurkeztuko da, alde bakarretik makinaz idatzia, eta  10 orri baino gehiago ez.
Ipuinak hiru aletan aurkeztu edo igorriko dira gutun-azal itxian eta ezizenez izenpeturik. Gutun-azalaren kanpoaldean Fantasiazko ipuin laburren XXI lehiaketa idatziko da, eta barruan, beste gutun-azal bat ere igorriko da ezizen bera idatzita. Azken horren barruan, egilearen izen-deiturak, NANa, helbidea, posta-kodea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikorako helbidea agertu behar dira.

Epaimahaia UPV/EHUko irakasleek eta literaturaren  alorrean ospe handia duten pertsonek osatuko dute., eta abenduaren 12an argitaratuko da erabakia.

Oinarri guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button