IKUS-ENTZUN

“Umorea Labur” jaialdia hasita dago, Arrigorriagan

Jaialdia abenduaren 11n hasi zen, eta 16ra bitartean 31 film labur aurkeztuko dira. Aurtengo ekitaldiak Kimuak euskal film laburren harrobiari omenaldia egingo zaio.

Lanbarri Kultur Elkarteak Umorea Labur jaialdiaren hamaseigarren edizioa abian jarri du asteon. Aurtengoan 200 lan inguru aurkeztu dira, eta 31 lehiatuko dira atal ofizialean. Jaialdia gaur berton abiatuko den arren, atzoko saioan Kimuakek dituen lanik onenak pantailaratu ziren. Joan den urtean Ramon Bareak jaso zuen saria (Ohorezko txantxarria) Kimuakek jaso du aurten.

Egunero hainbat emanaldi berezi izango dira Arrigorriagan, baina ostiralean (abenduak 15) eskualdean egindako lanak erakutsiko dira #Nosolopaja, Nerbioin egindako film laburrak izeneko sailean.

Guztira 3.000 eurotik gora banatuko dira saritan (ikusleen saria, zuzendaritza onena, interpretazio onena eta abar). Iñigo Salinero Txaflas aktore ezagunak, Sonia Pacios Amurrioko zuzendariak eta Bilboko Caostica jaialdiko kideek erabakiko dituzte onenak.

“Umoreari mugak jartzen dizkiogu bizi dugun garai honetan. Suminduta sentitzen direnak dira gaur egun intoleranteenak. Hala ere, gureari eusten diogu. Hau da, aurrekontu txikiarekin baina gogo ikaragarriekin egiten dugun jaialdia aurrera ateratzen ahaleginduko gara. 15. urteurrenean egindako jaiaren ostean, hamaseigarren edizioko programa neurrizkoagoa izango da, baina erakargarria halere. Hautaketa nagusiei eutsiko zaie: ofiziala, institutua, #nosolopaja.”

Egunez eguneko programazioa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button