IKUS-ENTZUN

“Familientzako zinema”, Tabakaleran

Familiartean gozatzeko zazpi film laburren emanaldia eta hautazko zinema lantegia ondu dute Tabakaleran, igandean, 12:00etatik aurrera. Kamaleoiak gara! Zineman egitarauaren baitan egingo da ekitaldia: “heldu eta txikiek familian zinemaz gozatzeko programa da”.

Proiekzioekin batera, hilean behin, tailerrak eta bestelako jarduerak egiten dira. “Publiko guztientzako ikus-entzunezko programazioa (animazioa, zine esperimentala, laburmetraiak…) aurkeztuko da, eta proiekzioaren ostean, lantegi eta dinamika ezberdinak planteatuko dira zinearekin lotutako gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko”.

Igandean, ondoko film laburrak pantailaratuko dituzte:
Aukanek (Madina Iskhakova, Suitza, 2007); Circuit Marine (Isabelle Favez, Frantzia, Kanada, 2003); About Coati (Alexandra Slepchuk, Errusia, 2015); The First Thunder (Melikhova Anastasia, Errusia, 2017); Train De Vie (Lisa Matuszak, Frantzia, Belgika, 2015); eta, azkenik, Fugue (Vincent Bierrewaerts, Frantzia, 2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button