ESZENA

“Eztena teatro egunak”, gaurtik aurrera

Eztena antzerki jaialdia aste honetan egingo da, ekainaren 13tik 17ra, hain zuzen, Errenteria-Oreretan.

Hango lagunek bidalitako oharrean irakurri dugunez, Eztena bertako antzerki sortzaileen erakusleihoa da, alegia, ikusle, sortzaile eta antolatzaileen arteko topaleku eta ideia berrietarako sorleku.
Egitaraua, urtero lez, proposamen ausart eta berriez beteta dator, konpainia beteranoenen proposamenetatik hasita (Legaleón-T, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Simulacro-T, Javi Barandiaran,Iñaki Moral,…), talde berriagoenek egindakoetara (Dejabu panpin laborategia, Anakrusa, Zozongo,…).

Honetaz gain, ostiral arratsaldean (ekainak 15) Mikelazulon sormen bidean diren lanen aurkezpenaz gozatzeko aukera izango da Piezak atalean.
Aurten, euren lan prozesuak konpartitzen Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Miren Gaztañaga, Gabi Ocina, Itziar Rekalde, Erika Olaizola eta Ane Arenas izango dira.

Beste aldetik, ekainaren 14an, 19.30ean eta Mikelazulon, Arantxa Iurreren La mujer en las artes escénicas de Euskadi, s.XXI liburuaren aurkezpena ere izango da, Simulacro-T konpainiak eta idazlea berak eskainiko duten aurkezpen-performance baten bidez.
Igande goizean berriz, antzerki antolakuntzaren amaraunaz mintzatuko dira bertako kideek sortzaile eta programatzaileekin. 10.30ean izango da zita, Mikelazulo elkartean.

Gogoratu, emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango dela. Egitarau osoa www.eztena.com  gunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button